|
 |
 |
|
Biktimekiko gure babes profesionaleko sarea eskaintzen dizugu, non zuk behar ditzakezun esparru desberdinetako espezialista independenteak elkarlanean aritzen diren. Babes-sare hau, zure ezaugarri eta behar jakinetara egokituta dago ( medikuak psikologoak, fisioterapeutak, abokatuak, perituak, istripu berreraikitzaileak, etab., eta , batez ere, zu entzungo zaituen eta lehenengo izapideetan blokeo egoera gainditzen lagundu eta aholkua emango dizun norbait)
|
LEGE AHOLKULARITZA: |
¿Zergatik duzu egia ezagutu eta justizia aldarrikatzeko eskubidea.?
-
A. Gure sarea osatzen duten abokatuak adituak dira nor bere adarrean eta ondoko konpromisoak hartu dituzte:
- 1. Zuk kobratu ezkero soilik kobratuko dute eurek. Ez duzu haien soldatarik ordaindu beharko zuk kobratzen ez baduzu.
- 2. Aseguru etxeekin uneoro harreman zuzena lantzen dute kalte-ordaina lehen bait lehen jaso dezazun. Kalte-ordain gehienak 4 hilabeteko epean lortzen dira!!
- B. Nola lortzen dute?
- 1. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ba ote dagokizun aztertzen dute.
- 2. Erreklamazioa helarazten diote aseguru.etxeari.
- 3. Medikuekin harremanetan jartzen dira zure zauriak baloratu eta haiei jarritako tratamendua gertutik jarrai dezaten.
- 4. Istripuaren arrazoia ikertzen dute.
- 5. Epaibidean jartzen dute erreklamazioa beharrezkoa bada.
|
ARGITU ITZAZU ZURE ZALANTZAK
 |
|
MEDIKUNTZA/PSIKOLOGIA AHOLKULARITZA: AAVATek aholkua eta babesa ematen dizkizue |
Trafiko-istripuak dira hilkortasun eta kalte fisiko gehien eragiten duten arrazoi nagusienetakoak.
Ezin ahaztu liteke eragiten duten trauma osteko kolpe psikologikoa, hala nola haietatik eratorritako ondorioak ere -horietako asko eta asko baliaezintasuna dakartenak.
Gurekin elkarlanean aritzen diren mediku, osteopata, fisioterapeuta, psikologo eta bizipen traumatikoetan espezializatutako gizarte laguntzaileek biktimekiko jokabide egokienak ezagutzen dituzte: Haiek nola lagundu eta tratatu.
|
TRAFIKO-ISTRIPU BATEN OSTEKO OHIKO ERREAKZIOAK  |
|
|